(TI06/022) TECH IRUN GABONAK/NAVIDAD 2022_SMART GREEN CITY_Urtarrilaren 2ko astea

TECH IRUN GABONAK/NAVIDAD 2022_SMART GREEN CITY PROIEKTUA: ERAIKIN ADIMENDUNA, TRAFIKOAREN KUDEAKETA ETA GORA AIREA_Urtarrilaren 2ko astea
11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat
(2011.,2010. eta 2009. Urtean jaioak)
Tailerrak astebete iraungo du, eta hainbat gai landuko dituzte –hala nola programazioa, elektronika eta robotika– parte-hartzaileen adinetara egokituta. Landuko diren gaiak funtsezko gaitasunak dira Industria 4.0rekin eta sistema adimendunekin zerikusia duten oraingo eta etorkizuneko enpleguetan.
JARDUERAK:
1) SMART GREEN CITY – ERAIKIN ADIMENDUNA
Taldean lan egingo dute, eta denen artean eraikiko dute eraikin adimendun eta bioklimatikoa; bakoitzak eraikineko solairu bat muntatuko du. Lego Technic, Makeblock eta VEX Robótics piezak erabiliko dituzte. CyberPi Go Kit mikroordenagailuaren bidez, programazioa, robotika eta adimen artifiziala ikasiko dituzte, eta Gauzen Internet esaten zaion hori ezagutuko dute (Internet bidez beste gailu eta sistema batzuekin konektatzeko eta datuak trukatzeko teknologiak dituzten objektu fisikoak). Scratch-en oinarritutako mBlock softwarearekin programatuko dute.
Azkenik, dorre beraren solairu guztiak muntatuko dituzte, eta aldi berean probatuko dituzte gailu integratu guztiak: bozgorailuak, motorren kontrolagailuak, zoru irristagarriaren kontrola, LED argien kontrola eta sentsoreak, tenperatura-sentsoreak, lurzoruaren hezetasuna, gas-sentsorea, hezetasun-sentsorea, sugar-sentsorea, etab.
2) SMART GREEN CITY – PARKING ADIMENDUNA
Trafikoa kontrolatzeko sistema adimenduna egingo da, abiadura denbora errealean kontrolatzeko sistemekin eta semaforo eta argiztapen automatikoekin. Hiri bateko hainbat leku VEX Robotics tresnekin lotzen dituzten zubiak eraikiko dira. Lego Mindstorms EV3 plataforma robotikoa eta Micro:bit plaka elektronikoa erabiliko dituzte, bide-zati batetik bestera denbora errealean ibilgailuen abiadura detektatzeko eta semaforoak gorriz zein ibilgailuk igarotzen dituzten jakiteko. Makeblock erabiliko dute, argiztapen-sistemak eta semaforoak ibilgailuen joan-etorriaren arabera ezartzeko.
3) SMART GREEN CITY – GORA AIREA
Tailerraren zati horretan, pneumatika landuko da (energia transmititzeko bitarteko gisa aire konprimitua erabiltzen duen teknologia), eta tabletak eta ordenagailuak erabiliz birziklatze-planta bat sortu eta programatuko da. Planta hori diseinatu eta programatzeko, Legoren Pneumatika Kita eta Lego Spike Prime, Lego Mindstorms EV3 eta Makeblock robotikako plataformak erabiliko dira. Argiztapen-sistemak CyberPI gailuen bidez programatuko dira.
Tabletak eta ordenagailuak erabiliko dira diseinatzeko eta programatzeko prozesu osoan.
Egiteko egunak:
2023ko urtarrilaren 2tik 5era bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, abenduaren 11ra arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna,
Tokia mugatua da, gehienez, 20 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, horiek aleatorioki esleituko dira zozketaz, www.sortea2.com webgunearen bidez. Grabatu egingo da. Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta zenbaki horretatik aurrera esleituko dira plazak, izen-ematearen hurrenkeran.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiago:
BIDASOA BIZIRIK Ekintzailetzako eta Jarduera Berriko departamentua
Tel.: 943 505357/58 (09:0etatik 14:00etara bitartean).
BEHIN BETIKO ZERRENDA
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI06/022
- Hasiera data 02/01/2023
- Amaiera data 05/01/2023
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea IRUN)
- Idiom castellano / euskera