(TI05/022) TECH IRUN GABONAK/NAVIDAD 2022_SMART GREEN CITY PROIEKTUA_Abenduaren 26ko astea

TECH IRUN GABONAK/NAVIDAD 2022_SMART GREEN CITY: ERAIKIN ADIMENDUNA, TRAFIKOAREN KUDEAKETA ETA GORA AIREA_Abenduaren 26ko astea
8 urtetik 10era bitarteko umeentzat
(2012.,2013. eta 2014. urtean jaioak)
Tailerrak astebete iraungo du, eta hainbat gai landuko dituzte, hala nola programazioa, elektronika eta robotika, parte-hartzaileen adinetara egokituta. Landuko diren gaiak funtsezko gaitasunak dira Industria 4.0rekin eta sistema adimendunekin zerikusia duten oraingo eta etorkizuneko enpleguetan.
JARDUERAK:
1) SMART GREEN CITY – ERAIKIN ADIMENDUNA
Taldean lan egingo dute, eta denen artean eraikiko dute eraikin adimendun eta bioklimatikoa; bakoitzak eraikineko solairu bat muntatuko du. Lego Technic, Makeblock eta VEX Robótics piezak erabiliko dituzte. Halocode mikroordenagailua erabiliz, gure eraikina bizigarriagoa eta energetikoki jasangarriagoa egiteko hainbat soluzio diseinatu eta eraikiko dituzte. Micro:bit plaka elektronikoa erabiliz, talde bakoitzak proposaturiko soluzioak elkarrekin komunikatuko dira. Azkenik, solairu guztiak muntatuko dituzte, eraikina eraikiko dute eta integratutako gailu automatiko guztiak probatuko dituzte: alarmak, ateak eta leihoak itxi eta irekitzeko kontrol-sistema automatikoak, berokuntza- eta hozte-sistemak, argiztapenak, etxetresna elektrikoen eta hainbat aparaturen kontrola, etab.
2) SMART GREEN CITY – PARKING ADIMENDUNA
Ibilgailu desberdinak sortu eta aldatuko dituzte, modu autonomoan aparkatzeko gai izan daitezen. Ibilgailuak programatzeko, Lego SPIKE Prime plataforma eta Makeblock robotika plataforma eta haien LED zerrendak erabiliko dituzte, plaza libre edo okupatuen seinaleak hartuz bakarrik aparkatu ahal izan dezaten.
3) SMART GREEN CITY – GORA AIREA
Tailerraren zati honetan, airearekin lan egingo dute, eta tabletak eta ordenagailuak erabiliz, errota eolikoak, energia eolikoaren sorgailuak, bela-ibilgailuak eta helizeak sortu eta programatuko dituzte. Legoren pneumatika-kitak, Lego Spike Prime eta Lego Mindstorms bezalako plataforma robotikoak erabiliko dituzte. Zenbait ariketa eginez, haizearen indarraren errendimendu ezin hobea lortzeko sistemak ezagutuko dituzte.
Egiteko egunak:
Abenduaren 26tik 30era bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, abenduaren 11ra arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna,
Tokia mugatua da, gehienez, 20 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, horiek aleatorioki esleituko dira zozketaz, www.sortea2.com webgunearen bidez. Grabatu egingo da. Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta zenbaki horretatik aurrera esleituko dira plazak, izen-ematearen hurrenkeran.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
BEHIN BETIKO ZERRENDA
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI05/022
- Hasiera data 26/12/2022
- Amaiera data 30/12/2022
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea
- Idiom castellano / euskera