MAKER space • Egitea haztea

bannertalleres tech2019

MAKER space • Egitea haztea

Zabalik astelehenetan 15:00 - 19:00

IRUN FACTORYko MAKER space. Gunea Garapena eta sormena landu teknologia, robotika, arte, zientzia eta ekintzailetzaren bitartez.

Maker space honetan zure ideiak eta proiektuak bakarka edo taldean gauzatu ahal izango dituzu, eta espazioaren arduradunaren laguntza izango duzu, zure lana gidatu eta errazteko. Eskuzko prototipogintza egiteko erremintak izango dituzu eta ekipamendua ere bai, eta teknologia digital berriekin trebatzeko erabili ahal izango dituzu, adibidez, LASER MOZKETA, 3D INPRIMAGAILUAK - 3D ESKANERRAK - PCak, TABLETAK, ARBELA INTELIGENTEA, ETAB. Zure gaitasun eta trebetasunen arabera ideiak probatu, esperimentatu eta garatzeaz gainera, zure burua proban jarriko duzu, zure talentuak zeintzuk diren aurkitu arte.

Hurrengo tailerrak

  • Ordutegia:17:00etaik a 19:00etara
  • Gutxieneko adina:16 urte

Wearabless: Moda eta Teknologia (01/13)

Modari aplikatutako teknologiari buruzko ikastaro praktiko honen helburua DIY (do it yourself) metodologien ingurunera hurbiltzea da, bai eta teknologia erantsia duten edo "Wearabagarriak" diren jantziak sortzeko beharrezko tresnak eskaintzea ere..

Ehungintzan zirkuituak eta material elektroniko desberdinak integratzen ikasiko duzu, hainbat estimuluri erantzuteko gai diren pigmentu berriak erabiltzen, eta diseinuaren ingurune berri batean haien sormena garatzen..

Eskuratutako ezagutza berrietatik abiatuta, eta "The Wearable Factory Project" lanaren adibidea hartuta, teknologia txertatua duen jantzi-prototipo bat asmatzea izango da erronka.

Izen emate irekia! 

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - Tel: 943 50 96 00

Norentzat:

Ekintzaileak, enpresariak, enpresetako zuzendariak, ikertzaileak eta teknologoak, unibertsitateko ikasleak, teknologiaren, frikiak, …


Non?

Tailer guztiak Irun Factory-n egingo dira José Antonio Loidi Bizkarrondo k., 8 behea 20304 Irun

 

logos tech 2019

 

 

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com