Bidasoan ekiteko bekak

10 eguneko epean, onuradunek bankukontuaren zenbakia bidali beharko dute,  han ordainduko zaie hilero esleitu den zenbatekoa eta baita 2018ko Deialdia eta oinarriak baldintza eta obligazioetan onartzen dutela adierazten duen dokumentua ere (honi erantsita doa IV. Eranskinean).

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

Zer da?

Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.

Zer onura dakartza?

  • Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.
  • Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.
  • Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera.
  • Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.

Baldintzak

  • Adinez nagusia izan behar da.
  • Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.
  • Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.
  • EJZn alta emanda ez egotea.

Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia

  • Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 1.950 euro.
  • Zenbateko maximoa hilean: 325 euro.

Norentzat da?

Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat.

Hautatze-prozesua

  • Aurreproiektua/Proiektua.
  • Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua:  Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia).
  • Norgehiagoka (balorazio-mahaia).

Eskaera-epea

2018ko uztailetik irailera.

Informazio gehiago

logos irun hondarribia ba

Harremanetarako

Autoenplegua eta Ekintzailetza

  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Palacio Ducoureau
  • 20301 Irun • Gipuzkoa
  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

mapa bidasoa activaIkus Google Maps


 

 

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com