Langile autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, eta egoitza fiskala eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren hartutako neurrien ondorioz beren jarduerari eragin diotenak..
Kasu guztietan, langile guztien zenbaketan autonomoak eta soldatapekoak sartuko dira.
Agindu honen babespean lortutako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuetatik eta/edo erakunde pribatuetatik jasotako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.
- http://www.euskadi.eus/servicios/111060 egoitza elektronikoaren bidez baino ez da egingo.
- Aginduan, II. eranskinean, telematikoki bete beharreko inprimakiaren atalak jasotzen dira.
Aurkezteko epea
2021eko otsailaren 3ko 9: 00etatik 2021eko otsailaren 24ko 8: 49,59ra