Salmenten zirkulua

bannertalleres tech2019

Salmenten zirkulua

LEKUAK AGORTUAK!

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - Tel: 943 50 96 00

Zer da?

  • 20 orduko laguntza da, eta bertan, beste pertsona batzuekin batera, salmenta-prozesu oso bat egin ahal izango duzu eta benetako salmenta-egoerak praktikatu ahal izango dituzu.
  • Ez da ohiko prestakuntza-ikastaro bat, non aditu batek salmenta-teknika batzuk irakasten dizkizun.

Hartzaileak:

  • Merkataritza-esperientziarik ez duten hasierako faseko ekintzaileak.
  • Salmentaren inguruko beldurrari aurre egin nahi dion edozein ekintzaile.

Helburu orokorra:

  • Bezero berriak lortzea, zure bezeroekin egoera errealetan saltzen trebatuz.

Helburu espezifikoak:

  • Salmentaren beldurrari aurre egitea.
  • Ohitura komertzial bat eta eroso sentitzeko prozedura komertzial bat definitzea.
  • Ikasitako guztia kasu errealekin praktikatzea (saltzen ikasteko modu bakarra saltzea da).

Salmentetan laguntzea:

  • 20: ordu horietan, zure "saltzaile-bidaiariaren bidean" aurrera egiten lagunduko dizugu, gehiago saldu ahal izan dezazun eta eta hori eginez hobeto senti zaitezen.

Iraupena:

  • 5 egun: Urtarrilak 28, eta otsailak 4, 11, 18 eta 25 - 9:30etik 13:30era

Egitura:

  • 1. Definitu zure bezero perfektua. Definitu norengana zuzendu nahi dudan; nor da nire bezero ideala'? Nola erosten du bezero mota horrek?
  • 2. Bezeroen zerrenda sortzea. Non aurki dezaket nire bezero ideala?
  • 3. Hasierako kontaktua.Nola deitzen diot lehen aldiz nire bezero idealari? Nola sentitzen naiz telefonoz deitzen dudanean? Zerk eragozten dit gehiago deitzea?
  • 4. Kontsulten eta aurrekontuen jarraipena.Lehen deiaren ondoren eman beharreko pausoak; nola jarraitu merkataritza prozesuarekin? Nola lortu interesatzen zaidan informazioa?
  • 5. Kontsulten eta aurrekontuen jarraipenaBigarren, hirugarren deiaren ondoren eman beharreko pausoak. Zergatik ez dit erosten bezeroak?

Non?

Lekua: Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 bajo)
Tel: 943 50 96 00

Informazio gehiago

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua
Tel: 943 50 96 00 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informatu eta izena eman!

logos tech 2019

 

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com