Pertsona Ekintzailearen Eguna 2019

Maiatzak 17

Datorren ostiralean (maiatzak 17), ekintzailetzarekiko aintzatespen jardunaldi bat egingo dute eskualdeko LHko zentroek Irungo eta Hondarribiko udalen laguntzaz, Bidasoa biziriken bidez eta Mondragon Unibertsitatearekin zein Tknikarekin batera.

Plaiaundi BHI, Bidasoa LHII eta Irungo La Salle zentroetatik ekintzailetza bultzatzeko jarduera balioesten duen izaera ekintzailea sustatzeko programa baten amaiera da Ekintzailearen Egunaren ospakizuna. LHko zentroek, Mondragon Unibertsitatea, Tknika eta Bidasoa Biziriken laguntzarekin, ekintzailetza jardueraren aitorpenerako jardunaldia burutuko dute. Ospakizun hau garatzen den jardunaldi horretan zehar, jarduera anitzak gauzatzen dira (photocall-a, hitzaldiak, solas eta eztabaidak, parte-hartze mahaiak, etab.), eta LH Zentroen, MUren, Tknikaren eta Bidasoa Biziriken eta GFAaren Ekonomia Sustapenaren Departamentuaren lankidetza estuaren emaitza dira.

Jardunaldia zentro horietako lanbide heziketako ikasleei zuzentzen zaie eta helburua da gazteen ekintzailetzaren alde egindako lana aintzat hartzea eta ekintzailearen irudia balioestea, sormena sustatzea eta laneko aukera berriak irekitzea, baita ekintzailetzako esperientziez ikasteko eta harreman zuzena edukitzeko aukera ematea..

 

dia del emprendedor 2019 logos

Lagundu jardunaldia zabaltzen informazioa sare hauen bidez partekatuz::

logo facebook      logo instagram      logo twitter

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com