Ikastaroak azaroan

Eman izena!!

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - Tel: 943 50 96 00

cursos noviembre

Azaroak 15 • 09:30-13:30

Laneko segurtasuna / Prebentzioaren azterketa

Laneko segurtasunaren eta arriskuen prebentzioaren eremuko prestakuntza jardunaldia. Ondoren, bi saio indibidual emango zaizkie gehienez parte-hartzaile bakoitzari. Lehenengo jardunaldian enpresa baten prebentziozko jardueraren plangintzaren oinarrizko gaiei buruzko sarrera bat egingo da, enpresa hori edozein sektoretakoa izan daitekeelarik.  Horren ondoren, bi saio indibidual egingo dira gehienez parte-hartzaile bakoitzarekin, laneko arriskuen eta segurtasunaren gain dauden betekizunak eta betebehar garrantzitsuenak bere enpresan egokitu ahal ditzan.

  • Iraupena: 4 ordu

Azaroak 22 • 09:30-13:30

Frantzian lan egitea / Frantzian bizi direnek Gipuzkoan lan egitea

Enpresak sortzeari eta garatzeari buruzko mugaz gaindiko gaien gaineko prestakuntza jardunaldia. Jardunaldi horrek ahalbidetuko digu jakitea zeintzuk diren Frantzian bizi eta Gipuzkoan enpresak sortu nahi dutenen betekizun garrantzitsuenak (fiskalak eta lanekoak), baita hemen kokatuta dauden eta Frantzian lan egin nahi duten enpresenak ere.

  • Iraupena: 4 ordu

Azaroak 30 • 09:30-13:30

Datuak babestea

DBLO Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren araudi berriari buruzko prestakuntza jardunaldia. Ondoren, bi saio indibidual emango zaizkie gehienez parte-hartzaile bakoitzari.

Datuak babesteari buruzko 2016ko maiatzaren 25eko Araudi europarra indarrean hastearen ondorioz, enpresek DBLOk ezartzen zituen betebeharrak legedi berrira egokitu behar dituzte. Araudi honek botere handiagoa ematen die interesdunei beraien datu pertsonalei buruz; beraz, ezinbestekoa da enpresa guztiek aldaketa horiek ezagutzea. Araudiak irizpide batzuk egokitu nahi ditu, eta horien arabera xedatzen da zein enpresek bete behar duten araudi hori interneteko munduaren errealitatera egokitzeko.

Saio indibidualen helburua da enpresaren informazioa Araudiak ezartzen dituen betebeharretara egokitzea.

  • Iraupena: 4 ordu

Non?

Lekua: Bidasoa bizirik. Ducoureau Jauregia. Hendaia kalea, 8

Informazio gehiago

Ekintzailetza eta Jarduera Berria Saila
Tel: 943 50 96 00
Email: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

logos gestion fiscal

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com