Konektatutako surf oholen fabrikazio digitala

img noticia interior recorrido transfronterizo de innovacion

Helburuak

  • “Irristatze- eta ur-jardueren” sektoreko enpresak sentsibilizatzea fabrikazio digitalak dituen aukerez eta konektatutako objektuak sartzea beraien produktuen artean.
  • Irristatze sektoreko eta sektore digitaleko egileen arteko harremana bultzatzea, haietako bakoitzaren jardueren gaineko trukeaz baliatuz.

Parte-hartzaileak

Guztira, 16 parte-hartzaile, mugaren bi aldeetakoak, 4 lantaldetan antolatuta. Lantalde bakoitzak hauek izango ditu:

  • Irristatze- eta ur-jardueren sektoreko arduradun bat.
  • Diseinatzaile edo fabrikatzaile bat.
  • Sektore digitaleko agente bat.
  • Objektu konektatuen hornitzaile bat.

Programa

Laneko moduluak jardun erdikoak izango dira eta 2 taldeek batera lan egin ahal dute:

Irailak 18, asteartea • SHAPER HOUSE -  BIARRITZ

  • 3D modelatua eta mekanizatu digitala.

Irailak 19, asteazkena • SHAPER HOUSE -  BIARRITZ

  • Konektatutako objektuen integrazioa eta estratifikazioa

Irailak 20, osteguna • SHAPER HOUSE -  BIARRITZ

  • Leuntzea eta akabera ematea

Data zehazteko dago (eta, hala badagokio, aldatu ahal da) • SHAPER HOUSE -  BIARRITZ

  • Oholak eta konektatutako objektuak baldintza errealetan testatzea – emaitzen aurkezpena –amaiera ekitaldia.

 

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com