GazteTEK Hondarribia 2018ko uda

gaztetek uda2018

Hondarribiko Udalak, dohainik diren GazteTEK tailerren hirugarren edizioa abian jarri du. Ekintza hau, Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Aldeko Planaren baitan antolatzen dira Bidasoa biziriken lankidetzarekin.

Helburua

Tailer hauen helburua, gazteengan ekintzailetza sortzailea eta sen ekintzailea piztea teknologia berrien erabileraren bidez da. Proiektua gauzatzeko, jarduera anitzak gauzatuko dira, hala nola, programazioa eta robotikaren bitartez.

Jarduera hauek guztiak praktikoak izango dira, eta erabiliko diren tresna erabilerraz eta intuitiboek sortzaile gaitasuna garatzea ahalbidetuko dute.

Tailerrak

“Tekno jolas-parkea”  tailerra (uztailak 9-13)

Adina: 8-11 urte.

Tailer honen helburua, noria, zaldiko-maldiko, errusiar mendia, etab. eraikitzea da.

Plataforma desberdinen bidez eraiki eta programatuko dira atrakzioak. Alde batetik, robotika eta 3D a erabiliko dute, baita Minecraft a ere. Gainera, bideo-jokoak ere egingo dituzte.

  • Data: uztailak 9 – 13.
  • Ordutegia: goizetan: 9:30 - 13:30
  • Lekua: Soroetako Ikastetxea. Hondarribia.
  • Izen ematea (on-line): Hondarribiako udala
  • Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte, 6. Tel: 943 64 47 52

“Dron Master” tailerra (uztaila 16-20)

Adina: 12-14 urte.

Dronen txapeldun batek dakiena ikasiko dute.
Dron bat montatzen eta bere osagaien funtzionamentua nolakoa den ulertzen ikasiko dute.

Programagarria den plaka elektroniko baten bidez Dron-a kontrolatuko dute, dron-a ahal den autonomoa izan dadin eta simulatzaile baten bidez bere erabilera ikasiko dute inolako arriskurik gabe.

Bukatzeko, dron-ei buruzko legedia ezagutu ondoren dron-a hegan jarriko dute.

  • Data: 16 – 20 julio.
  • Ordutegia: goizetan: 9:30 - 13:30
  • Lekua: Soroetako Ikastetxea. Hondarribia.
  • Izen ematea (on-line): Hondarribiako udala
  • Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte, 6. Tel: 943 64 47 52

Izen ematea

Hondarribiko Udala – Gazteria Arloa:   943 11 12 13  -  943 11 12 11

 

 

 

 

 

 

 

 

Tekno jolas-parkea

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com