Talleres Tech uda 2018

  • Eman izena!

    Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
    Tel: 943 509 600

Talleres Tech verano 2018 interior

Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bidez, haur eta gazteentzako tailer teknologikoko programa berri bat jarri du abian uztailean, Irun Ekintzan Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren Aldeko Itunak sustatutako ekintzen baitan eta Bidasoa Biziriken laguntzarekin.

Robotika/elektronika, programazioa, 3D inpresioa, prototipatze azkarra, bideojokoen sorrera edota bideo eta argazki edizioa izango dira, sare sozialen erabilera egokiarekin batera, tailer hauetan jorratuko diren alorrak, gazte zein etxeko txikienentzat.

Tailer hauek praktikoak izango dira praktikoak izango dira gehien bat, eta software askeko tresna erraz eta intuitiboen bidez, eta irakasle adituen laguntzarekin, parte hartzaileek haien sormena astindu ahal izango dute haien tramankulu robotizatuak eraiki, haien bideoen protagonista izan edo haien bideojoko irudimentsuenak diseinatzeko.

Tailerrak doakoak dira eta izen-ematearen ordenaren araberako plaza mugatuak

Tailerrak

Youtuber & Streamer... Eduki berriak!!!

Youtube eta Twitch plataformetan bideoak igo eta streaming-ak egitea atsegin baduzu hau da zeure tailerra. Pausoa eman eta zeure eduki propioa sortzera gonbidatzen zaitugu. Tailer honetan argiztapenaren eta argazkigintzaren garrantzia ikasiko duzu irudian zein bideo, zuzeneko audioen grabazio, bideo ekoizpen eta argazki-ukituetan. Gainera, zure bideoen posizionamenduaren inguruko hainbat trikimailu ere ikasiko dituzu, audientzia zabalago batengana iritsi eta benetako Youtuber zein Streamer bilakatzeko.

  • Data: Uztailaren 9tik 13ra
  • Ordutegia: 15:30tatik 19:30tara
  • Adina: 12-14 urte eta 15-17 urte

Maker Experience ESERLEKUAK AGORTUTA!!

Gitarra elektriko bat sortu? Etxe bat automatizatu? Bideojokoak diseinatu? Tailer honekin hori guztia egin ahal izango duzu! Bloke sistema baten bidez gauza hauek programatu eta egiten ikasiko duzu, ongi pasatzen duzun bitartean.

  • Data: Uztailaren 9tik 13ra
  • Ordutegia: 9:30etik 13:30era
  • Adina: 8eta 11 urteren artean

Techno jolas parkea ESERLEKUAK AGORTUTA!!

Jolas parkeak gustuko dituzu? Diseinatu, ba, zeurea! Tailer honetan noria, zaldiko-maldikoa, matxinsaltoa, errusiar mendiak bezalako atrakzioak diseinatu eta programatu ahal izango dituzu, eta minibideojokoak ere sortu ahal izango dituzu.

  • Data: Uztailaren 16tik 20ra
  • Ordutegia: 9:30etik 13:30era
  • Adina: 8eta 11 urteren artean

Globo robotikoan bidaia ESERLEKUAK AGORTUTA!!

Gela baten barruan globoan bidaiatzea ezinezkoa dela pentsatuko duzu, baina…

Tailer honetan fisika eta mekanikaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu robotekin ongi pasatzen duzun bitartean, eta gelan barrena globo bidai bat simulatuko duzu, hariteria baten eta muntaia eta programazioetan proba eta akats dosi handi baten bidez, LEGO Mindstorms EV3 eta Makeblock plataformak erabiliz.

  • Data: Uztailaren 16tik 20ra
  • Ordutegia: 15:30tatik 19:30tara
  • Adina: 12-14 urte eta 15-17 urte

Non?

Lekua: Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea)

Informazio gehiago

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu Departamentua
Tel: 943 509 584

 

logos tech 2017

 

 

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com