GazteTEK Hondarribia 2018

12 eta 17 urte bitartean badituzu, eman ezazu izena martxoaren 15a baino lehen teknologiaren inguruan egingo ditugun tailer berrietako batean, eta gozatu zure sormenaz robotak eta led-ak eraiki eta programatuz, edo bilakatu zaitez egiazko Instagramer bat.

Hondarribiko Udalak gazteentzako GazteTEK doako tailerren bigarren edizioa jarri du abian Pazko Asterako, Hondarribia Abianek -Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomiko planak- Bidasoa Bizirikekin elkarlanean sustatutako ekintzen baitan.

Helburua

Gazteengan sormenezko ekintzailetza eta izpiritu ekintzailea piztea programazio, bideo edizio, elektroniko eta robotika bezalako gai anitzen inguruko tailerren bidez teknologia berrietara gerturatuz.

Ekintza guzti hauek praktikoak izango dira, eta erabilerrazak eta intuiziozkoak izango diren tresnek sormen gaitasuna sustatzeko lagungarri izango dira. Gazteek euren tresna robotiko propioak sortuko dituzte (garabiak edota robotak); haien bideoklipen protagonista bilakatuko dira…

Edizio honetan bi adin tarte bereiziko dira, bata 12 eta 14 urte arteko gazteentzat izango da eta bestea 15 eta 17 urte arteko gazteentzat.

15, 16 eta 17 urteko gazteentzako tailerrak

2001/01/01 eta 2003/12/31 artean jaiotako gazteak.

Mindstorms eta making off liga errobotikoa: Olympus Liga

  • Data: Apirilak  3 – 6
  • Ordutegia: Goizetan: 9:30etik 13:30era
  • Lekua: Saindua Gaztelekua. Hondarribia.
  • Online izen-ematea: Hondarribiko udalaren web orrialdetik
  • Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte, 6. Tel: 943 64 47 52

Tailer honetan gazteak ingenieritzaren arloan barneratuko dira haien errobota diseinatuz eta bere funtzionaltasunak programatuz.

Liga Errobotikoan proba eta erronka ezberdinak gainditu beharko dituzu ahalik eta puntu gehien lortu eta Olympus Liga irabazteko.

Garatutako prozesua bideoan grabatu, editatu eta ekoitzi ahal izango duzu.

Instagramer: Irudia eta bideoa

  • Data: Apirilak  3 – 6
  • Ordutegia: Arratsaldez: 15:30etik 19:30era
  • Lekua: Saindua Gaztelekua. Hondarribia.
  • Online izen-ematea: Hondarribiko udalaren web orrialdetik
  • Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte, 6. Tel: 943 64 47 52

Tailer honetan eduki sortzaile bihurtuko zara. Bideo eta irudiak sortu eta Sare Sozialetan argitaratuz jarraitzaileak lortzeko gakoak jakin ahal izango dituzu.

Like gehiago lortzeko irudi eta mezu hobeak argitaratzen eta bideo interesgarriak sortzen gozatuko duzu

12, 13 eta 14 urteko gazteentzako tailerrak

2004/01/01 eta 2006/12/31 artean jaiotako.

Mindstorms y making off liga errobotikoa: Liga Greziarra

  • Data: Apirilak  3 – 6
  • Ordutegia: Goizetan: 9:30etik 13:30era
  • Lekua: Saindua Gaztelekua. Hondarribia.
  • Online izen-ematea: Hondarribiko udalaren web orrialdetik
  • Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte, 6. Tel: 943 64 47 52

Tailer honetan errobotikaren mundu zirraragarrian sartuko zara,  errobota propioa diseinatuz eta bere mugimenduak programatuz. Proba ezberdinei aurre egin eta erronkak gainditu beharko dituzu. Liga Greziarrean irabazle izateko ahalik eta puntu gehien lortu beharko dituzu.

Gainera, lorpenak bideoan grabatu, editatu eta ekoiztu ahal izango dituzu.

 

Instagramer: Irudia eta bideoa

  • Data: Apirilak  3 – 6
  • Ordutegia: Arratsaldez: 15:30etik 19:30era
  • Lekua: Saindua Gaztelekua. Hondarribia.
  • Online izen-ematea: Hondarribiko udalaren web orrialdetik
  • Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte, 6. Tel: 943 64 47 52

Tailer honetan eduki sortzaile bihurtuko zara. Bideo eta irudiak sortu eta Sare Sozialetan argitaratuz jarraitzaileak lortzeko gakoak jakin ahal izango dituzu.

Like gehiago lortzeko irudi eta mezu hobeak argitaratzen eta bideo interesgarriak sortzen gozatuko duzu.

 

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com