Powered by Pechakucha 2018ko Krea Bidasoa azokan

Powered by PechaKucha KREA Bidasoa azokan 2018 / martxoak 22

logo 2016 grisPechaKucharen zazpigarren edizioa Bidasoan. PechaKucha hau 2018ko  KREA Bidasoa topaketari amaiera emateko egingo da, martxoaren 22an, osteguna.

Bidasoaldeko enpresa edo proiektu sortzaileek egin dituzten lanak edo izan duten ibilbidea publikoari aurkezteko aukera izango dute.

 

PechaKucha munduan

PechaKucha Tokyo 2003an sortutako ekimena da, arkitektoek eta diseinatzaileek beren proiektuak eta lanak publikoan formatu xume, azkar eta oso bisualean aurkeztu ahal izateko plataforma gisa. Gaur egun, PechaKucha formatua era guztietako proiektuak aurkezteko erabiltzen da: Enpresa sortu berriak, herritarren ekimen berriak, bidaia inspiratzaileak, kezka edo gogoetak, sukaldaritza errezetak… ez dago adin-mugarik, ez hitz egiteko gai zehatzik; partekatzeko, inspiratzeko eta hunkitzeko zerbait duen orok du tokia PechaKuchan.

PechaKucha ekimen ezformala da, dibertigarria, ideiak eta gogoetak partekatzeko sortzaileen biltokia… Aukera bat da beren lana publikoari erakutsi nahi dioten eta komunikabide masiboetara sarrerarik ez duten gazteentzat, erakusteko obra bai baina galeria bat betetzeko adina ez duten gazteentzat… Azken finean, pertsona sortzaileek beren lana publikoari erakusteko eta honekin partekatzeko plataforma perfektua.

PechaKucharen formatuak ideia sinple bat du oinarrian: 20 irudi x 20 segundu.

Parte-hartzaile bakoitzak 20 irudi jartzen ditu, horietako bakoitza 20 segunduz proiektatzeko, eta horiez baliaturik egiten du bere aurkezpena.

Formatu honi esker, aurkezpen erakargarri, zehatz eta, normalean, dibertigarriak egiten ahal dira.

PechaKucha aurkezpenetarako ideia batzuk

Enpresa sortu berri bat aurkeztea, enpresa batek egindako lanak eta bere ibilbidea aurkeztea, norberak sortutako artelanak aurkeztea, babesa behar duen herritarren ekimenen bat aurkeztea, beste enpresa sortzaile batzuentzat baliagarriak izan litezkeen esperientzia edo gogoetak aurkeztea, eta abar.

Modu positiboan baloratuko dira proiektu edo ikuspegi sortzaile, berritzaile edo harrigarria duten proposamenak.

Parte hartzeko interesa baduz

Jar zaitez harremanetan BIdasoa-bizirik-ekin:

  • Tel.: 943 63 39 37 // Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .
  • Epemuga: otsailaren 26a baino lehen (14.00ak arte).

Honako datu hauek bidaliz:

  • Kontaktu izena.
  • E-maila eta telefonoa.
  • Proiektuaren izena.
  • Proiektuaren deskribapen laburra eta ikuspuntua.
  • Aurkezpenaren hizkuntza.

Otsailaren 28an, KREA 2018an aurkeztuko diren proiektuak zeintzuk diren iragarriko dugu. Hautatutakoei beharrezkoak diren argibideak emango dizkiegu 20 irudiak bidal ditzaten eta aurkezpenak presta ditzaten (bilera bat egingo dugu martxoaren 7an).

 

logos2018

 

 

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com