Sakonean aztertzeko moduko negozio-ideiaren bat hauteman duten pertsona guztiak, merkatu-azterketari eta enpresa sortzeko erabakia hartzeko beharrezkoa den bideragarritasun azterketari ekin nahi diotenak.
Laguntza-motak
Prestakuntza
Negozio-ideia hautatua den unetik, enpresa-gestioaren funtsezko alderdiak ezagutzeko prestakuntza prozesu batean murgiltzen da ekintzailea. Prestakuntza prozesu honek jarraipena du enpresa-idea aztertzen den aldi osoan zehar.
Aholkularitza-Tutoretza
BIDASOA BIZIRIK sozietateko Teknikari baten zuzendaritzapean, ekintzaileak bere enpresa-ideia ebaluatzeko prozesuari ekiten dio, merkatu-azterketak, azterketa ekonomiko-finantziarioak eta beste batzuk egingo ditu ideiaren bideragarritasuna argitzeko. Bigarren aldi batean, aholkularitza honek jarraipena du enpresaren aurreneko urteetan.
Laguntza ekonomikoa
Programa honetara bilduriko ekintzaileek honako baliabide hauek dauzkate, aurrez zehazturikoez gainera:
Gutxieneko azpiegitura doan erabiltzeko aukera, beren lanak aurrera eraman ditzaten: lan egiteko lokala, liburutegia, faxa, telefonoa, ordenadorea, bilerak egiteko gela, posta igortzeko eta jasotzeko zerbitzua.
Bideragaritasun-azterketari dagozkion gastuak ordaintzeko beka: bisitak erakustazoketara, kontsultak espezialistekin, ideia aztertzeko desplazamenduak, prototipoak egitea, prestakuntza, sarrera dokumentazioetan...