.: euskeraz       
.: español        
.: français        
.: english        
home |  bidasoa activa  |  enpresak |  enplegua eta prestakuntza  |  turismo |  sustatzaileak |  loturak |  dokumentazioa |  berriak |
 ENPLEGUA ETA PRESTAKUNTZA
// oraingo alorra: enplegua eta prestakuntza :: Enplegua :: Zerbitzuak
Enplegua
Orientazioa enpleguari begira
Enplegu-poltsa
Prestakuntza
El Ezpazio
Enplegurako ituna
KZ Gunea
Loturak
Orientazioa enpleguari begira
Lan-merkatua gero eta aldakorragoa da, eta jarduera, teknologia eta enplegu berriak sortzen ari dira. Guk laguntza eskain diezazukegu etorkizuneko erabaki bat har dezazun zure ezaugarrien eta nahien arabera.

Horretarako honako tresna hauek dauzkagu:

  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua, doanekoa: Bidasoa-Txingudi eskualdean enplegua bilatzen duten, lana aldatu nahi duten edo/eta maila profesionala hobetu nahi duten hiritarrei informazioa, orientazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu, doan.
  • Laguntza tekniko profesionala: Orientazioko teknikari batek aholkuak emango dizkizu eta pertsonalki lagunduko dizu enplegua bilatzen. Era berean, zure helburuak lortzeko bideak aztertuko ditu zurekin batera.
  • Multimedia programa: Enplegua bilatzeko auto-informaziorako eta orientaziorako multimedia programa bat da, eskualde mailako lan-munduko informazioa, baliabideak eta zerbitzuak biltzeaz gainera, prestakuntza eta orientazioa ere eskaintzen dituena. Honako hauek jasotzen dira programara:

    • Eskualdeko enplegu-eskaintzak, eguneratuak.
    • Postontzi pertsonala enplegu-eskaintzak jasotzeko eta enplegu estatistikei buruzko prestakuntza ikastaroen berri izateko, horiexek adieraziko baitizute nondik jo behar duzun lan jakin batzuk bilatzeko.
    • Profil profesionalak eta Prestakuntza Zentroak.
    • Enpleguan sarrera izateko orientazioa, enpresen zerrendak, curriculum bat egiteko era…
  • Enpleguari eta prestakuntzari buruzko liburutegia: Enplegua bilatzeko bibliografia eta dokumentazio espezializatua. Eskualdeko eta estatu mailako egunkariak, Estatuko, Euskadiko eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, Enplegu eskaintza publikoak eta pribatuak, ikastaro, beka, laguntza eta dirulaguntzen eskaintzak, Hitzarmen Kolektiboak. Praktikak enpresetan (zerbitzuak enpresei/prestakuntza-praktikak atalarekin konektatu), autoenplegua eta enpresen sorrera (autoenplegua/enpresa berriak atalarekin konektatu).
Galderak: orientacion@bidasoa-activa.com
     Galderak     |     Lekuaren mapa     |     Pribatutasuna eta segurtasuna
Avda Iparralde s/n - Edificio KOSTORBE 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com