.: euskeraz       
.: español        
.: français        
.: english        
home |  bidasoa activa  |  enpresak  |  enplegua eta prestakuntza  |  turismo |  sustatzaileak |  loturak |  dokumentazioa |  berriak |
 ENPRESAK
// oraingo alorra: enpresak :: Enresentzako zerbitzuak :: Enpresak oro har
Enpresak oro har
Informazio sozioekonomikoa
Prestakuntza
Lan-poltsa
Azterketak
Merkataritza-lana - Prospekzioa
Enpresa berriak
Enpresantzako informazioa on-line
Aldizkari ekonomikoa - e&i
Enpresa zentroa
Loturak
Informazio sozioekonomikoa

BIDASOA BIZIRIK sozietatean eskuragarri dauzkagu Bidasoa-Txingudi eskualdeko ekonomiak azken urteetan izan duen bilakaera islatzen duten datu sozioekonomikoak, baita Gipuzkoa eta EAE-ko guztizko kopuruekiko erreferentziak ere.
 

Informazio sozioekonomikoak
 
  • Demografia: biztanle-kopurua ezaugarrien arabera, demografiaren dentsitatea, …
  • Lan-merkatua: langabeen eta kontratuen kopurua ezaugarrien arabera, araututako prestakuntzaren eskaintza...
  • Sarbideak eta komunikazioak: ibilgailuen zirkulazioa autopista eta errepideetan barrena, aireportuko trafikoa, proiektuak...
  • Nekazaritza: laborantza lurren azalera, ustiategiak, abeltzaintza, proiektuak...
  • Arrantza: untziak eta eskifaiak, atzemandakoak...
  • Industria: establezimenduak eta enplegua jardueraren arabera, industria-zorua, industrialdeak...
  • Eraikuntza: establezimenduak eta enplegua, jardueraren bilakaera...
  • Turismoa: establezimenduak eta enplegua, eskaintzen diren plazak, okupazioa...
  • Handizkako merkataritza eta merkataritza xehekaria: establezimenduak eta enplegua, denden dentsitatea, elkarteak, proiektuak...
  • Garraioak: aduanak, garraio-enpresak, trantsitarioak, elkarteak...
  • Beste zerbitzu batzuk: konponketak egiteko tailerrak, higiezinen promozioa, zerbitzuak enpresei, zerbitzu pertsonalak...

Bidasoa-Txingudi, Gipuzkoa, E.A.E., Espainia eta Europari buruzko informazioa. Bidasoako Plan Estrategikoan bideratutako jarduera eta proiektuei buruzko datuetan oinarritutako datuak dira.

 
Bidasoa bizirik sozietateak egindako txostenak
 
  • Azterketa sozioekonomikoa: Bidasoa-Txingudi eskualdeko gizarte eta ekonomia-sarea deskribatzen dituzten adierazleen azterketa (urterokoa).
  • Langabeei eta jardunean ari direnei buruzkoak: Bidasoa-Txingudiko langabeziari eta kontratazioari buruzko txostena, eta Bidasoa Bizirik sozietateak kudeatutako enplegu-eskaintzari buruzkoa (hiru hilabetean behin).
  • Bidasoa-Txingudiko enpresen jarduerari buruzko aldizkaria: Bidasoa-Txingudiko enpresek eskainitako informazioa oinarritzat harturik, enpresa-jardueraren egoeraren berri ematen du (sei hilabetean behin).
 
Beste batzuk
 
  • "Menuko" txostenak: Adierazle sozioekonomikoen egoeraren eta bilakaeraren azterketa, eskaera egilearen beharren arabera.
  • Enpresen zerrenda: Bidasoa-Txingudi eskualdeko establezimenduak jardueren, neurrien eta gisakoen arabera...
Galderak: empresas@bidasoa-activa.com
     Galderak     |     Lekuaren mapa     |     Pribatutasuna eta segurtasuna
Avda Iparralde s/n - Edificio KOSTORBE 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com