.: euskeraz       
.: español        
.: français        
.: english        
home  |  bidasoa activa  |  enpresak |  enplegua eta prestakuntza  |  turismo |  sustatzaileak |  loturak |  dokumentazioa |  berriak |
 BIDASOA ACTIVA
// oraingo alorra: bidasoa activa :: Informazioa
Informazioa
Zer da Bidasoa bizirik?
Kokapena eta kontaktua
Proiektu europarrak
Lankidetza dezentralizatuko proiektuak
Bidasoa bizirik-ari buruzko berriak
Bidasoa bizirik-en erremintak
Loturak
Zer da Bidasoa bizirik?
BIDASOA BIZIRIK elkarte edo sozietate publiko bat da, bertako ekonomia bultzatzea eta laguntzea eta enplegua sortzea helburu dituena. Funtsean Txingudi eskualdeko bi bezero-motari zuzenduta daude geuk garatzen ditugun programak eta jarduerak:
  • Bidasoa-Txingudi eskualdeko enpresa edo sektore-taldeei.
  • Enplegua eskatzen dutenei, nola soldatapekoak izan nahi dutenei hala enpresa berrien promotoreei

BIDASOA BIZIRIK agentziak enplegua sortzeko eta enpresa-sarea bultzatzeko planak diseinatzen ditu.

Eskualdeko enpresa-sarearekin etengabeko harremanak ditu, eta beharreko informazio guztia biltzen du enplegua sortzeko eta enpresa-sarea bultzatzeko planak diseinatzeko orduan.

Azken bi urteetan honako hauek bultzatu ditu sozietate honek:

  • 150 enpresa txiki baino gehiago sortu dira
  • 1.300 langabe eta 600 langile baino gehiagori prestakuntza eman die
  • Ia 800 enpresari aholkuak eman dizkie
  • Lan-mundura bildutakoak ia 1.100 lagun izan dira

BIDASOA BIZIRIK 1992. urtean sortu zen Irungo eta Hondarribiko ekimen bati jarraiki, eta Udal horiek, herrialdeko administrazioek, eskualdekoek, estatukoek eta Europako Batasunak eskaintzen dituzten zerbitzuek eta dirulaguntzek finantzatzen dute sozietatea.

Galderak: bidasoa-activa@bidasoa-activa.com
     Galderak     |     Lekuaren mapa     |     Pribatutasuna eta segurtasuna
Avda Iparralde s/n - Edificio KOSTORBE 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com