CONNECT innovation bai!

logo poctefa connect

Proiektuaren helburua

Lurraldeko enpresak 4. industria-iraultzaren trenera igo daitezen, ekintzailetza berritzaile eta sortzailearen kultura egon dadin eta herritarrak prozesu horretako partaide izan daitezen.

Proeiktu honen bidez, lortu nahi da, gure lurraldea, Bidasoa Sud Pays Basque,  berrikuntzaren eta sorkuntzaren alde egin duen apustuagatik identifikatzea.

Erakunde kolaboratzaileak

Helburu horri arrakastaz aurre egiteko, hainbat erakunde elkartu gara:

  • Lurralde-erakundeak: Irungo Udala, Bidasoa bizirik eta Agglomération Sud Pays Basque.
  • Goi mailako ikastetxeak: Mondragon Unibertsitatea eta ESTIA Ecole Supérieure des Technologies Avancées.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartea: Gaia.

Zertan lan egingo da

Ahaleginak bateratuko ditugu 3 urteetan zehar, honako hauek lantzeko:

  • Berrikuntza-estrategia bateratu bat
  • Ikerketa-zentroen eta pymeen arteko konexioa, ikerketa-prozesuen merkataritza-aplikazioak lortzeko.
  • Prototipoak probatzeko eta teknologia garatzeko esperimentazio-laborategi bat ezartzea, aire zabalean, Txingudi badian, Txingudi Lab, mugaz gaindiko lehen living lab europarraren, hau da, Ocean Living Lab izenekoaren, aitzindaria litzatekeena.
  • Ekintzailetzaren estrategia eta talentuaren kudeaketa sortzea, lurraldean sortzen diren enpresa proiektuak lurraldean bertan garatu eta geratu daitezen laguntzeko helburuarekin.
  • Biztanlegoa, oro har, gauzatzen ari garen transformazio-prozesuaren partaide egitea, berrikuntza irekiko dinamiken bidez edo elkarrekintzako bestelako dinamika batzuen bidez.

Goazen jauzia ematera eta “bassin de vie economique” izatetik “bassin de vie” berritzaile izatera pasatzea

Argitalpen honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) jasotzen du, Espaina-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra eremuko mugaldearen integrazioa ekonomikoa eta soziala indartzea da. Bere laguntzak mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen garapenean jartzen du arreta, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategiez baliatuz.

Lotura interesgarria

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 633 076
  • Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
  • 20302 Irun • Gipuzkoa

Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 
  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com