Mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzeko galdetegia


 

Galdetegi bat prestatu du transfermuga.eus-ek, Donostiaren eta Baionaren arteko hirien artean, Irun eta Hondarribia barne, hiritarrek mugaz gaindi mugitzeko dituzten ohituren berri izateko. Ondorengo estekan dago galdetegia eskura.

Galdetegi erraza da, betetzeko bost minutu baino gehiago eskatzen ez dituena.

Bildutako emaitzei esker, mugaz gaindiko garraio zerbitzua hobetzeko neurri zehatzak aztertuko dira. Beraz, ahalik eta jende gehien animatu nahi genuke parte hartzera. Azken  finean, erabiltzaileek egunerokoan topa ditzaketen arazoei irtenbidea ematea da helburua.

Zer da Transfermuga?

Pertsonen eta merkantzien mugikortasuna eta desplazamenduak sustatzeko, mugaz gaindiko garraio iraunkorreko eskaintza hobetzea da Transfermuga proiektuaren helburua. Aquitania Euroerregioa, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua dira sustatzaileak. 839.000 euroko aurrekontua du, eta POCTEFA Europa mailako funtsak barne.

2013an hasi zen Transfermuga proiektuaren lehen fasea. Bertan, mugaz gaindiko eskaintza emendatu eta zenbait proposamen aurkeztu ziren: autobus linea bat Iruneraino luzatzea, Hegobus sare berria mugaren beste aldera hedatzea, txartel konbinatuak sortzea, Hendaian geltoki berri bat eraikitzeko proiektua martxan jartzea, eta transfermuga.eu web gunea sortzea.

Gaur egun, proiektua egonkortzeko, bigarren fasea dago martxan, ondorengo helburuekin: bidaiariari emandako informazioa hobetzea, eta proiektu berrien aktibazioa ahalbidetuko duten ikerketak gauzatzea.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com