Andaluziako turismoa erakartzeko kanpaina



  • Sustapen turistikoko ekimen batean parte hartu du Bidasoa bizirik-eko ordezkaritza batek, Sevillan

Sustapen turistikoko ekimen batean parte hartu dute Hondarribiak eta Irunek, Bidasoa bizirik-en bidez, azaroaren 27, 28 eta 29an, Sevillan. “Euskadi helmugak” markaren izenpean egin dute, Bilborekin, Vitoria-Gasteizekin, Donostia/San Sebastianekin eta Zarautzekin batera.

Sevillako Encarnación plazan burutu da ekimena. Bertan, hiri horietako turismoa sustatzeko ekintza ezberdinak aurrera eraman dira. Horretarako, informazioa eskaini da, dastatzeak eta maridajeak egin dira ardoekin, txakolinekin eta Idiazabal gaztekin. Gainera, euskal herri kirolen ikuskizunak eskaini dira, harrijasotzaileekin eta aizkolariekin.

Andaluziako turismoaren pisua, Hondarribian eta Irunen


Bidasoa bizirik-ek Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan bildutako datuen arabera, bi hiriak gero eta gehiago bisitatzen ditu Andaluziako turistak. Bestalde, Euskal Turismo Agentziak emandako informazioaren arabera, 2017an zehar, Andaluziako turisten 117.000 sarrera egon dira, 2016ko periodo berdinean baino %17 gehiago. Azken sei urteetako eboluzioari dagokionez, merkatu horretako turisten sarrerek %64 egin dute gora,  igoera jarraitu batekin, 2013an izan ezik.


Euskadi Helmugak-ekin elkarlana


Bidasoa bizirik-eko Turismo Departamentuak, Eusko Jaurlaritzarekin eta EAEko beste hiri batzuekin batera, “Euskadi Helmugak” markarekin lan egin izan du, turismoa sustatzeko, 1998az geroztik. Harrezkero, jarduera kopuru handia burutu izan da, besteak beste: informazio liburuxkak sortu, Interneteko irudia indartu, azoketara joan eta sustatze kanpainak egin. Azken horren adibide, asteburu honetan Sevillan izandakoa. 

     

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com