Aukera akademikoak eta lan arlokoak, Europan zehar

 

  • Nazioarteko lan mugikortasunari buruzko II. Informazio Jardunaldia burutu dute
  • Formatzen jarraitzeko, hizkuntzak ikasteko eta Europan zehar enplegua bilatzeko informazioa eskaini dute

Irungo Udalak, Irun Ekintzan, Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Akordioaren bidez, eta Bidasoa bizirik dela medio, Nazioarteko mugikortasunari buruzko II.informazio jardunaldia antolatu du. Urriaren 5an, 13:00etan Amaia Kultur Zentroan izan da ekitaldia, eta ondorengo zentroetako 400 bat ikasle izan dira parte hartzaileak:   IESFP Bidasoa, IES Plaiaundi, Irungo La Salle, Mendibil formazio zentroa eta Pío Baroja BHI Bertan egon dira, era berean, Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Miguel Angel Páez Bidasoa bizirik-eko presidentea.

Jardunaldiaren helburu nagusia da gazteei informazioa eskaintzea, eta motibazioa ematea, Europar Batasunak eskaintzen dituen aukerak azalduz, enplegua bilatzeko, beste estatu kideetan hizkuntzak ikasten jarraitzeko, eta garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko, egungo eta etorkizuneko eskariei jarraituz.

13:00ean izan da jardunaldiaren irekitzea, eta segidan, Violeta Morcillo EURESeko kontseilariak Europako enplegu aukerei buruz hitz egin du, praktikak egiteko moduez, eta mugikortasunerako laguntza ekonomikoak jasotzeko aukeraz. Azkenik, Europan lan egin dutenen edo lan egiten dutenen esperientziak aurkeztu ditu.

Bukatzeko, 13:30etan, mugikortasun esperientziak aurkezteko mahaia egon da. Bertan, 2016-2017 ikasturtean mugikortasun proiektuak burutu dituzten gazteek haien esperientzien berri eman dute: mugikortasuna udaran lan egiteko, mugikortasuna Goi Mailako Graduko 2.zikloko formazio praktikak egiteko, eta Erasmus esperientziak.

Esperientzietako batzuk

Plaiaundiko Alex Fernandezek bere esperientziaren berri eman du jardunaldian. Garraioko goi mailako graduko 2.mailan ari da. 20 urte ditu, eta lehen mailan burutu zuen mugikortasun esperientzia. Eskozian lan egin du udaran, ostalaritza sektorean, eta Edinburgon ingelesa ikasteko baliatu du aukera. Helduago bihurtzeko ingelesa ikasteko, eta garraioaren eta logistikaren munduan “ekintzaile” bilakatzeko erabakia hartzeko balio izan dio esperientziak. Inguru ezberdin batean bakarrik bizitzearen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian. Komunikatzeko zailtasunak gainditu eta lan taldera egokitzea ere nabarmendu du, denbora horretan ikasi duen guztiaren artean.

Asier Perez eta Iker Valladolid 18 urteko La Salleko ikasleak dira. Robotitako goi mailako graduko lehen mailan daudenak. Iaz burutu zuten mugikortasun esperientzia, Erasmus bekaren bidez, Elektrizitateko erdi mailako graduko bigarren mailan zeudenean. Italian egon ziren (Palermon), enpresa batean formazio praktikak egiten, Erasmus + bekaren bidez. Horrelako programetan parte hartzera animatu zituzten gainerako parte hartzaileak ere.

Ainhoa Gonzalez izan zen bere esperientziaren berri ematen azkena. Ez zen Amaian egon, lan arrazoiak zirela eta. Hogei urteko gaztea Londresen egon zen, Eramus + bekaren bidez, fabrikazio mekanikoko diseinuko zikloko praktikak egiten. Atzerrira joatea erabaki zuen, hemen lan egiteko aukera edukita ere.  Bueltan, erraz topatu du lana.

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com