Irungo eta Hondarribiko ETE industrialetan marketing digitala ezarriz

 

Arrakastaz amaitu da Irunen eta Hondarribian kokatutako enpresa industrial txiki eta ertainei zuzendutako Marketing digitaleko programa. Irungo eta Hondarribiko Udalek sustatutako programa da, Bidasoa bizirik-en bidez aurrera eraman dutena.

5 enpresa izan dira parte hartzaileak: Corsan Innova, Desguaces Vidaurreta, Marmoles Oiasso, Placisa eta Zubelzu.

Ekimen honen helburua da Irungo edo Hondarribiko ETEari ezagutzak eta erremintak ematea, negoziorako estrategia digitala arrakastaz ezartzeko, eta merkatu berriak esploratzeko.

Bezeroen fideltasuna lortzeko, eta bezero berriak eskuratzeko balio du, marketing digitaleko estrategiak ezarriz, negozioaren lehiakortasuna, produktibitatea eta hazkundea indartuz. Esate baterako, Interneteko bilatzaileetan kokapen ona lortzeko lan egin da, datu analitikoak erabiliz.

Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak azaldu ditu programaren helburuak: “Irungo eta Hondarribiko enpresa txiki eta ertainei erraztasunak eman nahi izan dizkiegu. Uste dugu, berneratu dituzten ezagutzekin, bezero berriak lortzeko gai izango direla, teknologia berriak erabiliz”.

Maiatzean hasi zen lana, eta irailaren 27an amaitu da. Hilabete horietan zehar, formakuntzako bi saio, eta tutoretzako hiru egin dituzte. Gainera, estrategia digitala ezartzeko 40 orduko zerbitzua eskaini da.

Modu horretan, proiektu bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egin ahal izan da, eta teoria eta erremintak eman ahal izan zaizkie, haien kabuz lanean jarrai dezaten.

Juan Mari Altuna Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak balorazio baikorra egin du: “Pozik gaude, enpresen balorazioa oso ona izan delako. Gero eta garrantzitsuagoa da estrategia digital ona edukitzea, eta programa honek balio izan du, eskualdeko bost enpresak arlo horretako ezagutzak zabaltzeko”.

Aurrekariak

Iaz ere, Irungo eta Hondarribiko ETEei zuzendutako Marketing digital programa bat burutu zen, 10 enpresaren parte hartzearekin.

Proiektuak ez du kostu ekonomikorik eduki parte hartu duten enpresentzat, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartu du finantzioazioan.

Laster antzeko proiektu bat aurkeztuko da, baina enpresarekin lotutako zerbitzuei zuzendua.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com