Bisitari kopuru handia 2017ko uztailean Irunen eta Hondarribian

 

  • 10.953 bisitari pasa dira Hondarribiko turismo bulegoetatik uztailean, eta 1.629, Irungoetatik
  • Hoteletako okupazioa %90etik gertu egon da bi hirietan

Hotelen okupazioa

Irungo eta Hondarribiko establezimendu guztietako datuen faltan, uztaileko okupazioa %90 inguruan ibili da. Datu positiboa da, aurreko urteetako kopuruak hobetzen dituena. Irungo eta Hondarribiko hoteletako sektorean pozik daude haien establezimenduetako bisitarien kopuruan izan den hazkundearekin, eta abuztua are hobea izan dadin espero dute.

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak

12.582 bisitari pasa dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik uztailean zehar. 10.953 hartu zituzten Hondarribiko Arma Plazakoak eta Kirol portukoak, eta 1629 Irungo Luis Marianokoak. 2016koa baino pixka bat baxuagoa izan da kopurua, 15.611 izan baitziren orduan Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan.

Bisitarien jatorria

Bisitarien jatorriari dagokionez, Hondarribian, bisitarien %2,05 da bertakoa, %5,43 Euskadikoa eta %57,20 estatukoa, Madril, Katalunia, Valentzia eta Andaluziakoa, batez ere. Bisitarien %21,51 Frantziatik etorria da, eta gainerakoa, Alemaniakoa, Belgikakoa, Argentinakoa, Erresuma Batukoa eta Ameriketako Estatu Batuetakoa, besteak beste.

Irungo bisitarien jatorriari dagokionez, %29,40 bertakoa da, %4,54 Euskadikoa, eta %25,72 estatukoa, Madrilgoa, Kataluniakoa, Valentziakoa eta Aragoikoa, batez ere. Bisitarien %23,82 Frantziatik etorria da, eta gainerakoa, Alemaniakoa, Belgikakoa, eta Ameriketako Estatu Batuetakoa, besteak beste.

Jarduera ugari

Uztailean zehar, Irunen zein Hondarribian, turismoa erakarri duten jardueren kopuru esanguratsua burutu da. Hondarribian, Hondarribia Blues Festival azpimarratu beharra dago: goi mailako kontzertuak eskaini dira, eta jende ugari bertaratu da. Hondarribia Blues Festivaleko egunetan zehar, 95.284 ibilgailu zenbatu ziren hiriko sarreretan. 2016an baino 6.000 gehiago.

Irunen, Dies Oiassonis aipatu beharra dago, azken edizioan hazkunde handia izan duen ekimena: zirku erromatarrean 2572 lagunek parte hartu dute, 250ek tailer ezberdinetan, eta 745 pertsona hartu zituzten Oiasso Museoan. Ostalaritza establezimenduen parte hartzea handia izan da, eta balorazio baikorra egin dute. Bestalde, bisita gidatuak burutu dira bi udalerrietan.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com