Hitzordua sinatu du Bidasoa bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta garapen agentziekin

Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak hitzordua sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta lurraldeko garapen agentzia guztiekin, Gipuzkoa testuinguru global batean kokatzeko, lurraldearen promozio sozio-ekonomikoa egiteko, eta sare enpresarial gipuzkoarra hobetzeko, enpresa txiki eta ertainei dagokienez, bereziki.

Hitzarmenaren helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eskualdeetako Garapen Agentzien arteko kolaborazioa eta lurraldeko promozio sozio-ekonomikorako gobernantza eredu berri baten garapenerako oinarriak ezartzea.

Hitzarmena sinatzearen bidez, Gipuzkoa testuinguru global batean kokatu nahi da, hau da, beste lurralde batzuen artean eta munduan kokatzea, lurralde gisa proiektu bat garatu ahal izateko, mundu globalizatu honetan bideragarria eta ikusgarria izanik.

Horretarako, besteak beste, enpresen lehiakortasun abantaila sustatu nahi da, lehiakideekiko eskaintza ezberdindu ahal izateko. Gainera, beste lurraldeekin lan egingo da, eta lurraldeez gaindiko politiken egitura bat sortuko da.

Miguel Ángel Páez presidenteak azpimarratu du Bidasoa bizirik-en duela zenbait urte egiten den lana dela: “Irungo eta Hondarribiko berezitasunetako bat, Gipuzkoarekiko ezberdintzen gaituena, mugaz gaindiko lankidetzaren garapena da, gure harremanen markoa mugaz gaindikoa baita, era natural batean, egunerokoan. Ezaugarri horri balioa eman behar zaio, erakundeen arteko kooperazio marko horretan, garatutako eta bultzatutako proiektuek gure mugaz gaindiko enpresen, ekintzaileen eta hiritarren benetako beharrei erantzun ahal izateko”.

Zein balio du hitzarmenak Bidasoa bizirik-entzat

Bidasoa bizirik-entzat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizarte eta ekonomia garapenerako politiken diseinuan eta proposamenetan parte hartzeko aukera eskaintzen du, besteak beste, epe ertain eta laburrean. Bestalde, enpresei, enpresa txiki eta ertainei, haien indartzean laguntzea ere ahalbidetzen du.

“Uste dugu gaur Gipuzkoako lurralde osoa bildu duen sinadura honek, lurralde lehiakorragoa bilakatuko duela Gipuzkoa, eta era berean, proiektu estrategikoak loratu daitezen erraztuko duela, ikuspegi lokala kontuan hartuta”.

Horretarako, talde ikasketa prozesuak sustatzea da asmoa, eta gizarte antolaketa eta kohesio maila handiak bermatzea. Era berean, garapen ekonomikoko ahalmen guztia garatzea, gizarte eta antolaketa eraldatze guztiak bermatuz. Hobekuntza horiek hiritarren ongizatean eta bizitza mailan txertatu daitezen da itxaropena.

Hitzarmena gaur sartu da indarrean (2017ko ekainaren 2an), eta 2021eko ekainaren 30ean amaituko da, baina luzapena ere eduki ahal izango du, beste lau urtez, berariazko akordio bateratu baten bidez.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com