Hondarribia bisitatu dute “MI NUBE” web guneko lau blogarik

 

www.minube.com bidaietan espezializatutako web guneko 4 blogari Gipuzkoan izan dira,   maiatzak 25 ostegunetik, 28 igandera. Geldialdietako bat Hondarribian egin zuten, ostegunean. Hiria ezagutu eta zenbait pintxo dastatu ahal izan zituzten. Gipuzkoako baliabide turistikoak ezagutaraztea eta zabaltzea da bisitaren helburua. 

Zein blogari?

Ignacio Izquierdo, Guillermo Mendo, Rodrigo Rivas eta Victoriano Izquierdo izan dira gonbidatutako blogariak. Argazkilaritzan espezializatutako profila dute, eta esperientzia zabala bidaia argazkilaritzan. Minube.com web guneko blogari arrakastatsuak dira laurak. Edozein erabiltzailek egindako bidaiei buruzko informazioaren berri edukitzeko eta elkarbanatzeko aukera eskaintzen du web guneak.

Bidaia ez dute mi nube web gunearen bidez soilik zabaldu. Izan ere, haien bisitan zehar ezagutu dituzten lekuen inguruko argazkiak eta iruzkinak elkarbanatu dituzte sare sozialetan.

Hondarribira egindako bisitan erabilitako hashtag-ak #minubetrip #Hondarribia eta #SnSnregion izan dira.

Esate baterako, Ignacio Izquierdok ondorengoa adierazi du bere twitter kontuan: “Gaurkoaren moduko egun batekin, 33 gradurekin, gozamena da #Hondarribia #minubetrip #SnSnRegion-eko kaleetan zehar ibiltzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da, eta Bidasoa bizirik-en Turismo departamenduaren babesa eta laguntza jaso du.

Blogger-en bisiten garrantzia

Hondarribiko blogarien bisitak Hondarribiaren kokapena hobetzen lagundu dezake, haren erakargarritasunak ezagutzen ez dituzten turistek helmuga gisa aukeratu dezaten. Bidaia blogak eta sare sozialak erakusleiho bikaina dira, eta presentzia ona edukitzea funtsezkoa da.

Bidasoa bizirik-ek urteak daramatza, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, blogariei eskualdeko interes turistikoen berri ematen.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com