Eskaintza anitza ekainean El Espazion, gakoak enplegua bilatzeko, hobetzeko edo autoenpleguari ekiteko


  • Bost jarduera burutuko dira, guztira, ekainean
  • www.elespazio.com web gunean kontsulta daitezke jarduera guztiak, izen-emateak egiteaz gainera

Ekainerako bost jarduera antolatu dira. Langabezian dauden eta modu aktiboan lana bilatzen ari diren hiritarrei zuzenduta daude, baita haien lan egoera hobetu nahi duten langileei ere. El Espazio bulegoetan burutuko dira denak, Anaka kaleko 27.ean.

 

 

Tailerrak

Ekainaren 5ean, 16:00etan, bi orduko tailerra eskainiko da, orientazio profesionaleko aholkularitzari buruz. Epe laburreko edo ertaineko etorkizunaren inguruan erabakiak hartu nahi dituzten gazteei edo haien senideei zuzendutako tailerra da, bereziki.

Enplegu bilatzearekin lotuta, “ETTetan izena eman ezazu” tailerra egingo da, ekainaren 8an 9:30etan. Aldi baterako lana eskaintzen duten enpresen formularioetan Curriculum Vitae-a txertatzen irakatsiko dute bertan.

Ekainaren 15ean 9:30etan, “Lan eskaintzak dituzten web guneetan izena eman ezazu” tailerra egingo da. Tailer honen bidez, parte hartzaileek lan eskaintzak dituzten web guneetan izena ematen ikasiko dute: Infojobs, Infoempleo, eta beste zenbait ETT (Aldi baterako lan enpresak).

Bestalde, ekainaren 21ean 12:00etan atzerritasunari buruzko aholkularitza juridikoa eskainiko da. Bi orduko iraupena izango du tailerrak, eta Espainian administrazio egoera legeztatzeko izapideei buruzko informazioa eskainiko da; lan eta bizitoki baimenak, berritzeak, naziotasuna, baliabideak etab.

Bukatzeko, ekainaren 22an 9:00etan autonomo gisa izena emateko izapideei buruzko informazioa eskainiko da. Bi orduko iraupena izango du tailerrak, eta gainera, beste zenbait forma juridikorekiko aldeak aztertuko dira, betebehar fiskalei eta lan arlokoei dagokienez.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko: www.elespazio.com web gunea, 943 633 160 telefono zenbakia, edo El Espazio bulegoak (Anaka 27). Irungo eta Hondarribiko Udalek antolatzen dituzte jarduerok, Bidasoa bizirik-en bidez, El Espazio de profesiones con futuro bulegoetan.

  •  

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com