Eskualdeko LH zentroen ekintza bateratua, pertsona ekintzailearen eguna indartzeko

 

Pertsona ekintzailearen egunaren harira, zenbait sustapen jarduera antolatu ditu Bidasoa bizirik-ek, maiatzaren 18an eta 19an, Bidasoa LHII, Plaiaundi BHI eta Irungo La Salle BHIrekin batera.
Lehen aldiz aurrera eraman dute elkarlan hori, modu bateratuan eta elkarbanatuan lan egiteko helburuarekin, ikasle gazteen proiektuei dagokienez. Gainera, haien lana publikoki aitortzeko eta ekintzailetza haien etorkizun profesionaleko bide izan daitekeela ikusarazteko modua da.

Antolatutako jarduerak

Jarduerak Plaiaundi Institutuan burutuko dituzte maiatzaren 18an, eta Bidasoan eta Irungo La Sallen, 19an.
Horien artean nabarmendu daitezke ikasleen eta ikasle ohiek sortutako enpresen artean egingo dituzten hitzaldiek eta mahai-inguruek. Gainera, photocall bat kokatuko dute zentro bakoitzean, parte hartzaileak egindako ekintzak sare sozialetan elkarbanatzera anima daitezen.

Sare sozialen garrantzia

Helburu nagusietako bat da ikasleek egindako lanen berri ematea gainerako hiritarrei. Horretarako, Sare Sozialak funtsezkoak izango dira. Zabalkunde handia espero da, “PAUSO TXIKIEK BIDEA EGITEN DUTE: ELKARBANATU ZURE PROIEKTU EKINTZAILEA ETA IRABAZI” lehiaketaren bidez. Bertan,  ekintzailetzarekin lotutako lanak eta esperientziak elkarbanatu ahal izango dituzte ikasleek, irudien bidez, Twitter, Facebook eta Instagram sare sozialetan.
Formazio zentroan eratutako enpresa sorkuntza proiektuen irudiak elkarbanatu beharko dituzte, eta #ekintzailetza17 hastag-a eta haien formazio zentroarena (#fpbidasoa, #iesplaiaundi o #irungolasalle) erabili beharko dituzte. Aipatutako formazio zentroetako ikasleak izan beharko dira parte hartzaileak, eta 16 urte baino gehiago eduki beharko dituzte.
Irabazle bana egongo da zentro bakoitzeko, eta zozketa bidez hautatuko da, baldintzak betetzen dituzten parte hartzaileen artean.
“Bidasoko Lanbide Heziketa Zentroetan Izaera Ekintzailea Sustatzeko Programa”ren baitan kokatua dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamentuaren diru-laguntza jasotzen du.

Lan bateratua

Bidasoa eskualdeko LH zentoen Pertsona Ekintzailearen Eguna, ahalegin publiko-pribatuaren emaitza da. Izaera ekintzailea sustatzeko eta Bidasoko Lanbide Heziketa Zentroetan jakintzen elkar-trukea ahalbidetzeko antolatu dute jardueren egitaraua. Bidasoa bizirik-ek Formazio Zentroekin lan egin izan du aurreko urteetan, baina denen artean modu bateratuan lan egin den lehen aldia da aurtengoa.


  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com