BIDASOA ESKUALDEAN DA GASTRONOMIA TURISMOKO NAZIOARTEKO FOROA

 

  • Katamaranean ibilaldia, showcooking-a eta pintxo eta sagardo dastaketa izan dira jarduera nagusiak

Donostian antolatu dute Gastronomia Turismoari buruzko 3.Nazioarteko Foroa, 2017ko maiatzaren 8an eta 9an, Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek antolatuta. Zenbait helmuga turistiko bisitatuko dituzte ataletako batean, bisitariek haien kudeaketa eta zenbait baliabide gastronomiko ezagutu ditzaten. Bidasoa eskualdea da horietako bat. Hondarribiko eta Irungo jarduerak Bidasoa bizirik-ek antolatu ditu.

Gastronomiaren eta turismoaren sektoreen nazioarteko erreferenteak hartu ditu Foroak, haien garapena bultzatzeko, eta esperientzen elkar-trukerako plataforma izateko  helburuarekin. Era berean, iraunkortasunaren eta turismo gastronomikoaren arteko lotura indartzeko lana egiten du Foroak, helmuga turistikoen garapen jasangarrian turismo gastronomikoak jokatzen duen papera nabarmenduz. Elkarrizketarako eta elkar-trukerako aukera izango dute parte hartzaileek, lan saioei esker. Bisitak herrialde anitzetako ordezkariak izango ditu: Kenia, Ghana, Argentina, Tailandia, Japonia, Irlanda edo Andorra.

Bisitariak maiatzaren 9an iritsi dira Bidasoa eskualdera. Katamaranean ibilaldia egin dute Txingudi Badian, alde batetik. Arlo gastronomikoari dagokionez, Hondarribiko Gastrotoki Gran Soleko Mikel Muñozek eta Irungo Danakoko David Rodriguezek showcooking-a egin dute, eta haiek prestatutako pintxoak dastatu ahal izan dira gero, Ola Sagardotegiko zenbait sagardo probatzearekin batera.

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com