Beste orrialde batzuk

2012 tailerrak: Ideatik enpresara

TailerraMartxoaren 5ean ekintzaileentzako tailer berri bat hasiko da IDEIATIK ENPRESARA programaren barruan. Tailer hau autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.

Tailer hauek 80 ordukoak dira eta lau aste lektibotan emango dira (9:00etatik 13.00etara).

(EKIN – PROIEKTATU – SORTU) + FINKATU

Lehengo bi asteetan ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.

Ikastaroaren bigarren partea erabat praktikoa da, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak (legalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak) aztertuko dira.

Hasiera

Martxoak 5

Iraupena

80 ordukoak

Ordutegia

9:00etaik 13:00etara

Lekua

Bidasoa bizirikeko Autoenplegu departamentuan; Mirarietako Ama Birjina kalea, zk. g.

Izen-emateak

Parte hartzeko interesa dutenak gurekin harremanetan jar daitezke, honela:

  • Telefonoa: 943 633 937
  • E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Zuzenean, departamentuan bertan
  • Copyright © 2012 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com