Izaera Pertsonaleko Datuak Babestearen inguruko gaia garrantzia hartzen joan da azken urteotan. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa onestearen ondorioz, enpresek bete beharreko obligazioa da.
DBLOk garrantzi handia hartu du, izan ere datu pertsonalak babesteko eskubidea pertsonen oinarrizko eskubideekin parekatzen du eta eskubide horietako bat bilakatzen du. DBLOk hainbat betebehar ezartzen ditu enpresek eta administrazio publikoek dituzten eta helburu desberdinetarako erabiltzen dituzten (langileen kudeaketa, hornitzaileak, bezeroak, marketin kanpainak, eta abar) fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak babestearren.
DBLO pertsonen datu pertsonalak babesten dituen legea da, eta pertsona guztiengan eragina duen oinarrizko eskubidea, jendeari bere datu pertsonalei buruzko kontrol osoa eskaintzen diena. Eskubide hau hain garrantzitsua denez gero, legeek babesa ematen diote enpresen aurrean, eta horiek behartuta daude bezeroen edo zerbitzu-erabiltzaileen datu pertsonalak babestera.
Otsailak 17
12:00etatik 14:00etara
Bidasoa bizirikeko Autoenpleguaren Departamentua. Ama Birjina Mirarietakoaren kalea zk. g.
Parte hartzeko interesa dutenak gurekin harremanetan jar daitezke, honela: