Beste orrialde batzuk

Arquivia: Arkitektura bizia

INTERREG IV B Sudoe Lurralde Lankidetzarako Europar Programaren lehentasunen artean dago hiri-garapen iraunkorra bultzatzea, nazioz haraindiko lankidetzaren eragin positiboak aprobetxatuz.

Turismo zerbitzuen eskaintzaren barruan, Arquivia proiektuaren asmoa zera da, nazioz haraindiko turismo eta kultura eskaintza berria egitea, Europako Hego-mendebaldean dauden osagarritasunak aprobetxatuz erdi aroko kultur ondareari balioa ematearren.

Proiektu pilotoak iraungo duen bi urtetan zehar, bazkideak Sare bat eraikitzen saiatuko dira, hirikoa, herrialdekoa eta nazioz haraindikoa; sare iraunkorra kultur turismoaren alorrean, hiri eta landa inguruneen arteko sinergiak aprobetxatuz eta tokian-tokian dauden negozio aukerak eta ospeko marka-irudi berri bateratu bat kokapena bultzatuz.

Norentzako da?

  • Turismoko baliabide-agenteentzat, arlo publiko zein pribatuan.
  • Erakunde publikoentzat, toki, herrialde, nazio eta Europa mailan.
  • Jende ororentzat.

Zer onura dakartza?

  • Turismoa sustatzeko modu berriak ikertzea eta aplikatzea.
  • Eskura dauden baliabide guztiak aprobetxatzea: Baliabide ekonomikoak, historikoak eta kulturalak.
  • Sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza, bai toki mailan, bai herrialde, nazio eta Europa mailan, garapenerako eta hazkunderako aukera berriak sortzeko.

Parte-hartzaileak

  • Bidasoa bizirik
  • Espainia - Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea
  • Portugal – Marvãoko Udal Ganbera
  • Portugal – Gaviãoko Udal Ganbera

Web zerbitzua

  • Proiektuaren web ofiziala eraikitzen ari da.

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 633 076
  • Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
  • 20302 Irun • Gipuzkoa

Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago



 
  • Copyright © 2012 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com