innov mugabe enpresa-garapenerako proiektu bat da; bere xedea enpresen eta enpresa-unibertsitateen edo Bidasoaldeko eta Ipar Euskal Herriko teknologia zentroen arteko lankidetzaren bitartez berrikuntza-prozesuak bultzatu eta erraztuko dituzten proiektuak elkarrekin lantzea eta bultzatzea da.
POCTEFA lankidetzarako programa europarraren ildotik (Frantzia, Espainia eta Andorra arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa) proiektua enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ikuspegitik eramaten da aurrera, muga-izaerak ekartzen dituen aukerak aprobetxatuz eta bultzatuz. Bere edukia bazkideen eta enpresen lankidetzan oinarrituriko bi eratako ekintzatan sailkatu daiteke:
Oro har, mugaz gaindiko integrazioa indartu nahi da alderdi osagarriei balioa emanaz jarduera ekonomikoen, berrikuntzaren eta giza kapitalaren alorrean, arazo komunentzako irtenbide komunak bilatuz.
Eskualdeko enpresentzat, bereziki industrialdeetan dauden eta mugaz bestaldeko enpresekin merkataritza-harremanak izan nahi dituztenentzat edo berrikuntza prozesu bati ekin nahi diotenentzat.
Mugaren alde banatan 100 enpresaren inguruan azterketa egingo da, hortik, gutxienez, 20 lankidetza-proiektu sor daitezen.
Web ofiziala: www.bidasoa-sudpaysbasque.com

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza