Beste orrialde batzuk

Lenka herriaren Ibilbidean tokiko ekonomiaren garapenaren sustapena

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren FOCAD (Garapena eta Lankidetza sustatzeko Fondoa) laguntzaren barrenean dago eta, “Lenka herriaren Ibilbidean” dauden lau lurraldeetan hezkuntza-prozesu baten markoaren barrenean, tokiko ekonomiaren garapena (gaztelaniaz DEL) sustatzen du; inplikatutako erakundeetako (munizipalitateak, sektore akademikoa, sektore pribatua eta gizarte zibila) teknikariak eta garrantzizko agenteak gai honetan trebatuz eta espezializatuz eramaten da aurrera proiektua.

Honduraseko erdi-mendebaldean dauden departamentuetan gauzatzen da (Santa Rosa de Copán, Lempira, Intibucá eta Comayagua) eta erakunde publiko eta pribatuen arteko hitzarmen gune bat sortu nahi du, hartara erakunde horien arteko loturak eta haien gaitasunak prestakuntza eta parte-hartze tailerren bitartez sendotzeko; lan horren ondorioz sortuko da Tokiko/Lurraldeko DEL estrategia, bai eta DEL lurraldeka Kudeatzeko Unitate bana ere, horietako bakoitza izango baita tokian-tokian eta lurralde bakoitzean DEL sustatzeko proiektuak kudeatzeko arduraduna.

Norentzako da?

  • Tokiko administrazioentzako.
  • Enpresa sarearentzako.
  • Erakunde zibilentzako.

Zer onura dakartza?

  • Erakundeen arteko loturak eta gaitasunak indartzen ditu, eta parte-hartzea bultzatzen du.
  • Lurraldea garatzeko premien aurrean erantzuteko gaitasun handiagoa.
  • Gizarte kohesioari eta lurraldean dauden baliabideak ezagutzeari indar handiagoa ematea.

Parte-hartzaileak

  • Bidasoa bizirik
  • Honduras - Erdi-mendebaldeko ingurunea: Santa Rosa de Copán, La Esperanza-Intibucá, Comayagua herriak eta COLOSUCA herri-multzoa.

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 633 076
  • Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
  • 20302 Irun • Gipuzkoa

Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

 

 

 

  • Copyright © 2012 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com