Beste orrialde batzuk

Bultzatu III

Bultzatu Programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuaren enplegu-programei dagozkien diru-laguntzen jarduera-ildoetako baten barruan dago.

Dagoeneko hiru aldiz garatu da Bultzatu programa. Zehazki, Bultzatu III programaren helburua zera da, lana aurkitzeko jendearentzako zailtasun gerta litezkeen alderdi guzti horiei modu berri batean aurre egitea, eta lanean txertatzeko ibilbide bati ekiteko garaian, eta beraz lan-merkatuan sartzeko garaian, aukera berdintasuna bermatuko duten baliabideak eskaintzea.

Horretarako, neurri batzuk eskaintzen dituzte, esate baterako:

  • Laguntzeko ekintzak eta trebetasunak eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak ikastea.
  • Lan kontratazioa indartzea: Kontratazioa aktibatzeko eta kolektibo kaltetuenen motibaziorako jardunaldiak.
  • Autoenplegua sustatzea langabetuen artean.
  • Familiako eta laneko eginkizunak bateratzeko laguntza bereziak, prestakuntza-prozesuetan eta lanean txertatzeko ibilbideetan sartuta dauden emakume eta gizonezkoentzat.
  • GERTU Eguneroko bizimodutik merkatua sortuz (EQUAL 2004) proiektuaren bitartez sortutako enpresak sustatzea.

Norentzako da?

  • Lanean txertatzeko aparteko zailtasunak dituzten eta lanean txertatzeko ibilbideetan sartuta dauden pertsona langabetuentzat (emakumeak, lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteak, 40 urtetik gorakoak, denbora luzez lanik gabe daudenak, eta abar).
  • Gizarte zerbitzuetatik datozen gizarte-esklusio egoerako edo arriskupeko pertsonentzat, lanean txertatzeko zailtasun bereziak dituztela-eta txertatze-hitzarmena dutenentzat.
  • GERTU Eguneroko bizimodutik merkatua sortuz (EQUAL 2004) proiektuaren ondorioz sortutako enpresak sustatu dituzten emakumeentzat.

Zer onura dakartza?

  • Langabezian dauden pertsonei lanean txertatzen laguntzen die, eskubide berdinekin eta aukera aldetik bazterkeriarik gabe.
  • Autoenplegua bultzatuz enpresa berriak sortzen laguntzen du, langabezian dauden pertsonei, horrela, lanean txertatzeko irtenbide bat emanez.
  • Kontratazioari indarra ematen dio enpleguaren asteen bitartez Eskualdean.
  • GERTU Eguneroko bizimodutik merkatua sortuz (EQUAL 2004) proiektuaren bitartez emekumeek sortutako enpresaksustatzen ditu.

Parte-hartzaileak

  • Bidasoa bizirik

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 633 076
  • Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
  • 20302 Irun • Gipuzkoa

Iparralde hiribidea, z/g. Kostorbe Eraikina
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 
  • Copyright © 2012 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com