“Ekin asteazkenetan”

ekin asteazkenetan g

Irailak 13. 09:00-13:00

Growth Hacking-eko hastapeneko tailerra

IZEN-EMATEAK AGORTUTAK

Growth hacking marketineko teknika-multzo bat da, sormena, pentsamendu analitikoa eta web metrikak eta gizarte-sareak erabiltzen dituena beren produktuak saltzeko eta gehiago ageriratzeko.

Tailerra ekintzaile eta enpresentzat diseinatuta dago; zehazki, beren enpresa, produktuak edo zerbitzuak gehiago ageriratzeko eta, beraz, salmentak hobetzeko aukera ematen duten tekniketan gaitasuna hobetu nahi dutenentzat.


Irailak 27. 09:00-13:00

Produktu eta zerbitzuen prototipatze azkarreko hastapeneko tailerra

IZEN-EMATEAK AGORTUTAK

Prototipoak garatzeak aukera ematen du produktuak eta/edo zerbitzuak merkatura eraman baino lehen probatzeko eta esperimentatzeko. Produktu edo zerbitzu berriak sartzerakoan arriskuak minimizatzeko balio du.

Tailerra ekintzaile eta enpresentzat diseinatuta dago; zehazki, beren enpresa, produktuak edo zerbitzuak gehiago ageriratzeko eta, beraz, salmentak hobetzeko aukera ematen duten tekniketan gaitasuna hobetu nahi dutenentzat.


Urriak 4. 09:00-13:00

3Dn inprimatzeko hastapeneko tailerra

3Dn inprimatzeak aukera ematen du lehen ezinezkoak edo oso garestiak ziren fabrikatze-sistema berriak egiteko. Esaterako, pieza artikulatuak fabrikatzen dira, edo diseinu oso konplexuak egiten dira, adibidez, gelaxkatan oinarritzen direnak.

Tailerra ekintzaile eta enpresentzat diseinatuta dago; zehazki, beren enpresa, produktuak edo zerbitzuak gehiago ageriratzeko eta, beraz, salmentak hobetzeko aukera ematen duten tekniketan gaitasuna hobetu nahi dutenentzat.


Urriak 25. 09:00-13:00

Visual Thinking edo Pentsamendu Bisuala

Visual Thinking edo Pentsamendu Bisuala ideiak edo pentsamenduak irudi bidez adieraztea da. Oso tresna erabilgarria da; izan ere, ideiak formatu bisualean partekatzeak idatziz baino modu eraginkorragoan komunikatzen laguntzen du, eta, ondorioz, hazi egiten da lanaren eraginkortasuna. Design Thinking metodologiaren osagarri bikaina da; bereziki, ideia sortzeko fasean.

Tailerra ekintzaile eta enpresentzako da; zehazki, ideiak edo proiektuak irudiz edo ikonoz, hitz egin edo azaldu beharrik gabe, zuzenean komunitzeko aukera ematen duen metodologia horretan hasi nahi dutenentzat. Metodologia horrek, gainera, lagundu egiten dio burmuinari azkarrago pentsatzen eta azaldutako ideietatik abiatuta ideia berriak sortzeko gai izaten.

Izena eman


Non?

Lekua: Irun Factory-n (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea)
Tel: 943 63 39 37

Informazio gehiago

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu Departamentua
Tel: 943 63 39 37

Informatu eta izena eman!

logos tech 2017

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com