Tech Tailerrak, 2017ko gabonak

gabonetako tech tailerrak 2017

Zerbait berezia egin nahi al duzu gabon hauetan? Errobotika, dronak, elektronika gustukoak al dituzu ala geldigaitza eta sortzailea zara?

Orduan, aurten zorionekoa izango zara. Eman ezazu izena gabonetako gure tailerretako batean eta dibertitu zaitez ikasiz.Animatzen al zara gurekin disfrutatzera?

Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bidez, abendu eta urtarrilerako haur eta gazteentzako heziketa programak antolatu ditu. Jarduera hauek Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegu hitzarmenaren barnean sartzen dira, Bidasoa Biziriken laguntzarekin.

Sentsibilizatzeko eta ekintzailetzaren kultura bultzatzeko, teknologia ugariz baliatuz, gabon hauetan errobotika/elketronikako tailer batzuk egingo ditugu; 3D inprimatzea, prototipo azkarra eta dronak sortzea, bai gazteentzat bai txikienentzat.

Tailer hauek guztiak praktikoak izango dira; errazak eta intuitiboak diren software tresnez baliatuz, eta irakasle adituen laguntzaz, parte-hartzaileek beraien sormena erabat askatu ahalko dute beraien tresna errobotizatuak eraikitzeko.

Tailerrak

Robotika Lego/Makeblock-ekin

AGORTUTA

Lantegi entretenigarri honetan gure robotak pentsatu, diseinatu eta eraikiko ditugu. Tailerra bukatzeko, taldeka eta kategoria ezberdinetan lehiatuko gara. Zuen robota izango da irabazlea?

  • Data: abenduaren 26tik 29ra
  • Ordutegiak: 9:00tatik 13:00etara
  • Adina: 7-12 urte bitartekoentzat

3D bidezko roboten eta dronen inprimaketa

Dronetako aditu bihurtu zaitez; diseina itzazu; euskarria 3Dn inprimatu eta muntatuko duzu; eta, simulatzaile baten bidez, suntsitu itzazu eta bere atalen, motorren, kontrolatzaileen, azelerometroen edota giroskopioen funtzionamendua nolakoa den ezagutuko duzu.

  • Data: abenduaren 26tik 29ra
  • Ordutegiak: 15:30tatik 19:30etara
  • Adina: 13-17 urte bitartekoentzat

Sormena eta teknologiak

AGORTUTA

Gabonetan gaudenez, Gabonetako elementuekin paisaia animatu bat sortuko dugu.

Paisaia natural bat dirudien eszenatoki bat diseinatu eta muntatuko dugu, kartoia, koloretako kartoi mehea, eta 3Dn eta egurrarekin sortutako piezak erabiliz, eta inguruari bizitza emateko, atontzen duten elementu batzuei argi eta soinu elementuak gehituko dizkiegu.

  • Data: urtarrilaren 2tik 5era
  • Ordutegiak: 9:00tatik 13:00etara
  • Adina: 7-12 urte bitartekoentzat

¿Non?

Tailerrak hurrengo helbidean egingo dira:
Irun Factory
José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 etxabea
20.304 Irun

 

El proyecto ha sido cofinanciado al 65% por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER) a través del Programa Interreg V-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2014-2020). Más información: http://www.rutas-singulares.eu/

 

logos tech 2017

 

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com