Tech Tailerrak, 2017ko uda

udako tech tailerrak 17

Zerbait berezia egin nahi al duzu Uda honetan? Errobotika, bideojokoak, elektronika gustukoak al dituzu ala geldigaitza eta sortzailea zara?

Orduan, aurten zorionekoa izango zara. Eman ezazu izena udako gure tailerretako batean eta dibertitu zaitez ikasiz.Animatzen al zara gurekin disfrutatzera?

Sentsibilizatzeko eta ekintzailetzaren kultura bultzatzeko, teknologia ugariz baliatuz, uda honetan errobotika/elketronikako tailer batzuk egingo ditugu; 3D inprimatzea, prototipo azkarra, bideojokoak sortzea eta musika bideoak editatzea, bai gazteentzat bai txikienentzat.

Tailer hauek guztiak praktikoak izango dira; errazak eta intuitiboak diren software tresnez baliatuz, eta irakasle adituen laguntzaz, parte-hartzaileek beraien sormena erabat askatu ahalko dute beraien tresna errobotizatuak eraikitzeko (garabi edo errobot bat); beraien bideoklipen protagonista izan edo bideojoko sortzaileenak diseinatu ahalko dituzte.

Tailerrak

Diseina ezazu, inprima ezazu eta egin ezazu zeure 3D-ko errobota

EZ DAGO LEKURIK

Egongaitza bazara eta gauza berriak ikastea gustatzen bazaizu, hauxe izan ahal da zure tailerra.

  • Diseina itzazu eta marraztu itzazu zeure piezak
  • Ikas ezazu 3D inprimagailu bat erabiltzen eta inprima ezazu
  • Munta edo programa ezazu zeure errobota edo garabia Lego EV3 errobotika kit-az baliatuz
  • Data: Uztailaren 10tik 14ra
  • Ordutegiak: 9:30etik 13:30era
  • Adina: 13 urtekoak edo zaharragoak

Atera ezazu zure barruan dagoen artista eta sor itzazu zeure musika bideoklipak

EZ DAGO LEKURIK

Zeure bideoklipa sortzeko ideia hori profesionalen kontua besterik ez dela uste al zenuen? Bada, ez; eman ezazu izena tailer herretarako eta ikusiko duzu ez dela horrela, zure barruan dagoen artista atereaz.

Ikas ezazu era sortzailean irudien edizioaren oinarrizko nozioak, audio tresnak erabiltzen eta gidoiak programatzen, baita hori guztia konbinatzen eta zeure musika bideoak sortzea zeure edo beste pertsonaien bideo edo argazkiez baliatuz.

  • Data: Uztailaren 10etik 14ra
  • Ordutegiak: 15:00 – 18:00
  • Adina: 7-12 urte bitartekoentzat

Has zaitez teknologia berriak erabiltzen era dibertigarrian

EZ DAGO LEKURIK

Esperimentatu eta denetik pixka bat ikasiko dugu. Has zaitez teknologia berriak erabiltzen era praktikoan, dibertigarrian eta zeure irudimena erabat askatuz.

  • Data: Uztailaren 17tik 21era
  • Ordutegiak: 9:30 – 13:30
  • Adina: 7-12 urte bitartekoentzat

3D bideojokoak garatuz

Neronek egin ahal dut neure bideojokoa?

Bai, noski!

Ezagutu itzazu Unity –ren aukerak eta ikas ezazu zeure 3D bideojokoa egiten eskubiderik gabeko grafikoez baliatuz, 0tik abiatuz eta geroago, igo ezazu Google Play-ra ea zenbat aldiz kargatzen duten.

  • Data: Uztailaren 17tik 21era
  • Ordutegiak: 15:00 – 18:00
  • Adina: 13 urtekoak edo zaharragoak

¿Non?

Tailerrak hurrengo helbidean egingo dira:
Irun Factory
José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 etxabea
20.304 Irun

logos tech 2017

 

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com